Saioa (artritis reumatoide)

Saioa naiz, 40 urte egin berri jaso nuen notizia “artitris reumatoide”-a nuela. Haseran ezjakintasuna, zalantzak, ondoren haserre apur bat, amorrua….baina jarraian aurrera egiteko gogoak!

Kirola betidanik izan dut gustuko eta praktikatzea nire bizi-poza da. Umeak izan aurretik baita ondoren jarraitu baidut praktikatzen. Familia, lagunak eta kirola dira nire euskarri. Aurre egiteko haiengandik jasotzen dut maitasuna eta indarra! Zoriontsua sentitzen naizelarik gertu ditudan lagunei esker.

Dagoeneko urte eta erdi gaixotasuna dudala eta hasi berri dugun urte honetan ere nire kirol erronkak betetzeko gogo eta ilusioarekin, Triatloiak eta Igeriketa zeharkaldiak zai ditut eta.

Elkartea ezagutzea eta nire zalantzak konpartitzea eta bertan erantzuna jasotzea oso bailagarria izan zait. Beraz eskerrik asko! Lan bikaina egiten duzue!

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *